miércoles, 4 de noviembre de 2009

Laugarren irratsaioa: Chooche Choche Chochen

Laugarren irratsaioa dagoeneko, eta hain gustoko dugun post-punk estiloaz aritu gara.

Dena den, asteko berri tamalgarriari buruzko aipamentxo batekin hasi dugu programa. Badirudi Gaztemaniak! zirkuituari agur esan beharko diogula, krisia dela eta egon diren diru murrizketak bete-betean harrapatuko baitu. 15 urtez Gipuzkoa osoan zehar kontzertu ahaztezinak antolatu ondoren, ezin genuen aipamenik gabe utzi. Datorren irratsaioan Gaztemaniak!-i esker zuzenean ikusteko aukera izan ditugun artisten musika jarriko dugu batik bat.

Post-punk-arekin jarraituz, eta mugimendu musikal honen sorreraren azaleko errepasu bat egin ostean (Joy Division eta Bauhausekin), guk hobeto ezagutzen ditugun talde garaikideetan gelditu gara. Hauek, estilo honen inguruan hamarkada hasieran izandako boom-aren ondorioa dira. Interpol-ek gidatuta, zenbait talderen lanak eskaini dizkizuegu: The National, The Organ, Twilight Sad edota I Love You But I've Chosen Darkness (NORMALA da izen honekin problemak edukitzea, ezta?), guzti hauek kontinente amerikarrekoak, eta amaitzeko Nudozurdo talde espainiarraren Mil espejos jarri dugu.


Gitarra zorrotzetatik gozoagoetara pasatuz, gure gaurko LIST.FM atala KINGS OF CONVENIENCE (Letra larritan jarriko ez bagenitu ez ginateke grouppie onak izango) taldeari eskeini diogu. Disko berriko eta zaharretako pare bat abesti jarri dizkizuegu datorren larunbatean, azaroaren 7an, Victoria Eugenia Antzokian egingo den kontzertua dela eta.

[Abesti batzuk entzun nahi izanez gero egin klik jarraian NO LA TENGO#4 ]



Inbentoa ez badabil

plan C


Eta nahi izanez gero, hemen tracklist-a:


NO LA TENGO # 4


Joy Division - Disorder

Bauhaus - She's in parties

Interpol - Obstacle 1

The National - Fake empire

The Organ - Brother

She wants revenge - Tear you apart

I love you but I have chosen Darkness - According to plan

The twilight sad - I became a prostitute

Nudozurdo -Mil espejos


LIST FM.

Kings of Convenience - Know how

Kings of Convenience - I don't know what I can save you from (Royksopp remix)

Kings of Convenience - 24-25

Kings of Convenience - Boat behind


The Cure - Fridays i'm in love


Eta beno...ingelesezko aditzak asmatzeko ahalmena dugula ezin zaigu ukatu. Alderantziz gertatzen da gure afinazioarekin...

No hay comentarios:

Publicar un comentario