jueves, 7 de enero de 2010
New hamar(ar)kada
Baina 00's-ak hain dibertigarriak egin dituzten pasarteak albo batera utziko ditugu orain, blog musikala(¿promozionala?) baita hau eta hark esango lukeen bezala, ni nere irratsaioaz hitzegitera etorri naiz.
Bi programa tartean eman da denbora salto hau. Alde batetik, urteko azken programa, laguntzaile ugari izan genuenekoa, seguraski irrati bidez jarraitzen dutenen kopuruaren bikoitza, hirukoitza edo infinitukoitza(correct answer). Programa honetan urteko onenaren lista egin genuen, eta noski, beste lista usual bat izan ez zedin, hara non sartu zen eszenan winamp-eko "Random Jauna". Berari utzi genion gure TOP 14a egiteko ardura, lehendik guk emandako abesti zerrenda batetik aukeratuz.
Zenbaitzuk diote gure topa probindetziaren nahiaren islada dela. Beste batzuek nagi ustelak gerala eta abestiak ordenatzeko gogorik ez genuela. Dena den polita geratu zitzaigun zerrenda, zenbait ikutu pertsonal emanez azkeneko postuetan.
Hemen duzue bai programa eta baita urteko TOPa ere:
(wait for it, denbora kontua da)
Aste bateko saltoa emanez, festa-giroan jardunez eta izenburuari men eginez(gu bion artean hamar arkada baino gehiago ere izan genituela uste dut), urteko lehen programa heldu zitzaigun. Berriro ere ederki lagunduak. Oraingo hontan NO LA TENGO INNA ERREGEMIX STYLE modura heldu zen saioa. Zorrotzki aukeratutako pasa den urteko zenbait erremix(bertsio arraroren bat ere bai) helarazi genizkizuen, eta birmoldaketa mota honen arlo guztiak ikutu genituen, experimentalogoetatik Animal collective-k Phoenix-i edota Interpol-i(interpool moduan berrizendatutakoa) eginiko erremixetan, hip hoparen inguruaren biran zebilenak JJxWeezy-rekin, eta azkenean guk esan ohi dugun bezela PP itzelak(PistaPuskatzaileak) Yeah yeah yeahs eta Uffie-rekin, Ed Banger-eko lagunen eskuetan erori ondoren.
Azkenik, programaren puntu gorenera iritsi ginen, LIST.FM-an aukitzen zena. QUIERO MASH! bezela aurkeztu genuen eta mash up teknikari buruzkoa egin genuan, alkimista moduan aritzen den musikari talde bat nabarmenduz. THE HOOD INTERNET dute izena eta Indie-a(grizzly bear, beirut), Rap-a(Lil wayne, T-pain) eta electronika(Royksopp) uztartzeko habilidade galanta erakusten dute bere orrian uzten duten abesti berri bakoitzarekin. 2010-an diskoa aterako dute eta bere zain egongo gera.
Hemen duzue programaren tracklist-a eta programa bera ere entzungai:
Programa:No La Tengo Inna Erregemix Style
FEIST - I feel it all(DIPLO REMIX)
TAKEN BY TREES - My boys
phoenix-love-like-a-sunset-animal-collective-remix
Yeah Yeah Yeah's - Heads Will Roll (A-Trak Remix)
The Temper Trap - Sweet Disposition (Alan Wilkis Remix)
the xx - islands (nosaj thing remix)
jj x lil wayne - ecstasy vs. lollipop (neo success mix)
Grizzly Bear - Cheerleader (Neon Indian 'Studio 6669' Remix)
Moderat - Seamonkey (Untold Remix)
Pop The Glock (DJ Mehdi Casco Edit)
Interpol - Untitled (Interpool Swimwear Remix).mp3
LIST.FM
The hood internet: "MASH UP" Indi Vs Rap
The Hood Internet - Comfortable Up Here (Lil Wayne vs Royksopp)
The T-Pains Of Being Pure At Heart (T-Pain vs The Pains Of Being Pure At Heart)
Save Me Concubine (Ghostface Killah vs Beirut)
Two Weeks Of Hip Hop (Dead Prez vs Grizzly Bear)
ez hain KLASIKOA
Billie "Wildcat" Jean (Michael Jackson vs Ratatat)
lunes, 28 de diciembre de 2009
Gabonetako programa
"guardar destino como"
Hemen duzue gabonetako gure lehen programa: tabuak alde batera utzi eta gure espektroa handitu genuen!
Programaren gaia,
ROUTERRA KONPONTZEN ARI ZERANERAKO ABESTIAK
argi eta garbi uzten duenez, Coldplay, Phoenix (feat.Gb), Travis, Kate Nash, Mando diao bezalako talde overground-ak ere kontuan hartu genituen, eta festagiroan jardundako irratsaioa atera zitzaigun. Bernik(wikipedia irakurtzen expertua) eta Uxuek(NLT kanpo-korrespontsala eta Ibaetako irrati seinalaren inspektorea) egon ziren gurekin.
Barreak bota genituen "vino del año"-aren patrozinioarekin.
Eta hau gutxi balitz, zine sekzioa izan genuen (Avatar mierda bat dela aldarrikatzeko batik bat)
Adi egon, Abenduaren 30ean, 22:00-tan (agian saioa arratsaldeko 8etara aurreratuko dugu, baina lasai, gure facebookeko Spam-ei esker enteratuko zarete). Urteko azken saio honetan 2009ak musika mailan eman duen onena jarriko dizuegu! Gure TOP 13a zein den jakin nahi baduzue, ez galdu NO LA TENGO! asteazken honetan!!!
miércoles, 16 de diciembre de 2009
Moho rap tengo
Dena den, eta Donostiako asteazken gauak musikaz umezurtz gera ez zedin, estubatuar munduan hain ohizkoa den Spin-Off moduan anai txiki bat atera zaio NLT-ri. Beharbada saio bakarreko programa izango da, baina dena den bere helburua garbi izan du, rap munduko hit garbiak(eta ez hain garbiak, mohodunak) ordu t'erdiz jartzea. Beraz mohoaren edertasuna bilatuz ibili gara abestiz-abesti, presentazioz-presentazio. Eskerrak txapiri bere puntualizazioengatik eta bere rap portugesari buruzko jakinduriagatik. Eta nola ez, teknikari moduan ibili den Galván Jaunarí moho-rapean maisu, hala nola Iratiri, entzule berriak erakarri dituena.
Hurrengo astean, berriz ere NO LA TENGO!, pilak bete-bete eginda. Gabon Euforiaz Betea!!
miércoles, 2 de diciembre de 2009
SWEET SWEDEN Yeah yeah yeah
2- Irratsaioaren historiako 100.garren abestia! jongalvanfuck taldearena.
3- Trick berriak eszenatokira atera ditugu: supercombo alternatiboa erabiliz aurkeztu degu Asteko Temazoa
4- Bigarren ahotsak ere ipini ditugu abestiren batean, gure produktuek balio gehigarria dute beti.
5- Ordu bateko programaren prezio berean ORDU ETA HAMAR MINUTUKO PROGRAMA! ea!
http://www.youtube.com/watch?v=CEBAzJkNoVk&feature=related
+ ASTEKO TEMAZOA!
Museum of Bellas Artes - Who do you love
NO LA TENGO! #7 - SWEET SWEDEN
Sambassadeur - That town
Jens Lekman - The opposite of Hallelujah
Acid house kings - This heart is a stone
Air France - No excusesShout Out Louds - Impossible
The tough Alliance - 1981The radio dept. - Strange things will happen
Jose Gonzalez - CrossesThe Sounds - Painted by Numbers
Klasikoa
The Cardigans - LovefoolDeskargatu (doan, noski) hau dena:
Mendi-afaia
miércoles, 18 de noviembre de 2009
NO LA TENGO!-n ez gera perfektuak
NO LA TENGO! in da pary
NO LA TENGO! gaztemaniak-en programa feat. Al Eho
Beste alde batetik, artisteoak gugan duen magnetismoa erakusteko idazten dugu. Gure kasuan, programarentzako esalditxo bat eskatzerakoan azaltzen dena.
Orain dela bi aste Kings of Convenience taldearen partaidea den Eirik-en promoa lortu genuen, eta aste honetan, Peggy Wang ( AKA txorrodevoz) The pains of being pure at heart taldeko teklista izan da hitz polit batzuk eskeini dizkiguna.
Aste honetan, gure groupie senaren ondorioak ez ezik, hor goiko lurralde hotzetatik datorren musika beroak ere beteko du gure zazpigarren programa:
25/11/09* NO LA TENGO! - SWEET SWEDEN
*Data hau ez da aproposa, izan ere, gau horretan Six Organs of Admitance eta Mujeres-ek jotzen dute, beraz, ezin dugu irratsaioa egingo den 100%ean segurtatu. Gogoratu, groupiak gara!
lunes, 16 de noviembre de 2009
GU ERE GAZTEMANIAK GARA!
No la tengo! irratsaiotik gure babesa eman eta elkartasuna adierazi nahi izan dugu eta horregatik aurreko astean egin genuen saioan Gaztemaniak!-ek azken urteetan ikusteko aukera eman digun artista guztien zerrenda osoa bildu (ez dira gutxi!) eta gehien gustoko ditugun abestiak jarri genizkizuen.
NO LA TENGO! 5 - GU ERE GAZTEMANIAK GARA!
Grand Archives - The crime window
Joseph Arthur - Honey and the moon (barkatu, badakigu oso pastelosoa dela, baina...)
Rockettothesky - Barrie for Billy Mackenzie
Stereolab - Neon Beanbag
The magnetic fields - I think I need a new heart
The Wave pictures - Strange fruit for David
Feist - I feel it all
ASTEKO TEMAZOA
Fools Gold - Surprise Hotel
LIST FM // POST-KOC
(7-N: Kings of Convenience osatzen duten Erlend Oye eta Eirik Gamblek-ek kontzertuaren egunean jo/jarri zizkiguten abestiak)
Bob Marley - Waiting in vain
Kommode - Patient
The Everly Brothers - All I have to do is dream*
Hala ere, Gaztemaniak-en zerrenda ez da hor amaitzen: Mark Lanegan, Eels, Hooverphonic, Goodspeed You! Black Emperor, Iron & Wine, Xiu Xiu, Micah P. Hinson... izan dira, besteak beste, G!-i esker ikusteko aukera izan ditugun artistak.
Entzun itzazu abestiak Spotify-n! NO LA TENGO #5
Gaztemaniak! zer den jakin eta hurrengo kontzertuak non izango diren jakiteko klik egin hemen! Eta batu Facebook-en sortu duten taldera!!!
www.gaztemaniak.net
www.myspace.com/gaztemaniak
http://www.facebook.com/home.php#/group.php?gid=191690291584&ref=ts
miércoles, 4 de noviembre de 2009
Laugarren irratsaioa: Chooche Choche Chochen
Dena den, asteko berri tamalgarriari buruzko aipamentxo batekin hasi dugu programa. Badirudi Gaztemaniak! zirkuituari agur esan beharko diogula, krisia dela eta egon diren diru murrizketak bete-betean harrapatuko baitu. 15 urtez Gipuzkoa osoan zehar kontzertu ahaztezinak antolatu ondoren, ezin genuen aipamenik gabe utzi. Datorren irratsaioan Gaztemaniak!-i esker zuzenean ikusteko aukera izan ditugun artisten musika jarriko dugu batik bat.
Post-punk-arekin jarraituz, eta mugimendu musikal honen sorreraren azaleko errepasu bat egin ostean (Joy Division eta Bauhausekin), guk hobeto ezagutzen ditugun talde garaikideetan gelditu gara. Hauek, estilo honen inguruan hamarkada hasieran izandako boom-aren ondorioa dira. Interpol-ek gidatuta, zenbait talderen lanak eskaini dizkizuegu: The National, The Organ, Twilight Sad edota I Love You But I've Chosen Darkness (NORMALA da izen honekin problemak edukitzea, ezta?), guzti hauek kontinente amerikarrekoak, eta amaitzeko Nudozurdo talde espainiarraren Mil espejos jarri dugu.
Gitarra zorrotzetatik gozoagoetara pasatuz, gure gaurko LIST.FM atala KINGS OF CONVENIENCE (Letra larritan jarriko ez bagenitu ez ginateke grouppie onak izango) taldeari eskeini diogu. Disko berriko eta zaharretako pare bat abesti jarri dizkizuegu datorren larunbatean, azaroaren 7an, Victoria Eugenia Antzokian egingo den kontzertua dela eta.
[Abesti batzuk entzun nahi izanez gero egin klik jarraian NO LA TENGO#4 ]
Inbentoa ez badabil
plan C
Eta nahi izanez gero, hemen tracklist-a:
NO LA TENGO # 4
Joy Division - Disorder
Bauhaus - She's in parties
Interpol - Obstacle 1
The National - Fake empire
The Organ - Brother
She wants revenge - Tear you apart
I love you but I have chosen Darkness - According to plan
The twilight sad - I became a prostitute
Nudozurdo -Mil espejos
LIST FM.
Kings of Convenience - Know how
Kings of Convenience - I don't know what I can save you from (Royksopp remix)
Kings of Convenience - 24-25
Kings of Convenience - Boat behind
The Cure - Fridays i'm in love
Eta beno...ingelesezko aditzak asmatzeko ahalmena dugula ezin zaigu ukatu. Alderantziz gertatzen da gure afinazioarekin...