lunes, 28 de diciembre de 2009

Gabonetako programa

ENTZUN!
"guardar destino como"
Hemen duzue gabonetako gure lehen programa: tabuak alde batera utzi eta gure espektroa handitu genuen!

Programaren gaia,
ROUTERRA KONPONTZEN ARI ZERANERAKO ABESTIAK
argi eta garbi uzten duenez, Coldplay, Phoenix (feat.Gb), Travis, Kate Nash, Mando diao bezalako talde overground-ak ere kontuan hartu genituen, eta festagiroan jardundako irratsaioa atera zitzaigun. Bernik(wikipedia irakurtzen expertua) eta Uxuek(NLT kanpo-korrespontsala eta Ibaetako irrati seinalaren inspektorea) egon ziren gurekin.

Barreak bota genituen "vino del año"-aren patrozinioarekin.

Eta hau gutxi balitz, zine sekzioa izan genuen (Avatar mierda bat dela aldarrikatzeko batik bat)

Adi egon, Abenduaren 30ean, 22:00-tan (agian saioa arratsaldeko 8etara aurreratuko dugu, baina lasai, gure facebookeko Spam-ei esker enteratuko zarete). Urteko azken saio honetan 2009ak musika mailan eman duen onena jarriko dizuegu! Gure TOP 13a zein den jakin nahi baduzue, ez galdu NO LA TENGO! asteazken honetan!!!

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Moho rap tengo

Kunstalen(badakit "h" bat duela, ez non baina) jasandako lan kopuru itzela dela eta, asteazken honetan Ane/Boto gabe gelditu eta behin No La Tengo programa hain kriterio haundiren iturririk gabe geratuta, aste honetan deskantsua hartu du programak.
Dena den, eta Donostiako asteazken gauak musikaz umezurtz gera ez zedin, estubatuar munduan hain ohizkoa den Spin-Off moduan anai txiki bat atera zaio NLT-ri. Beharbada saio bakarreko programa izango da, baina dena den bere helburua garbi izan du, rap munduko hit garbiak(eta ez hain garbiak, mohodunak) ordu t'erdiz jartzea. Beraz mohoaren edertasuna bilatuz ibili gara abestiz-abesti, presentazioz-presentazio. Eskerrak txapiri bere puntualizazioengatik eta bere rap portugesari buruzko jakinduriagatik. Eta nola ez, teknikari moduan ibili den Galván Jaunarí moho-rapean maisu, hala nola Iratiri, entzule berriak erakarri dituena.



Hurrengo astean, berriz ere NO LA TENGO!, pilak bete-bete eginda. Gabon Euforiaz Betea!!

miércoles, 2 de diciembre de 2009

SWEET SWEDEN Yeah yeah yeah

Oraintxe bukatu dugu gure zazpigarren programa. Zuzenean entzuteko aukerarik ez baduzue izan edo Física y Química ikustea nahiago izan baduzue, mediafire bidez irratsaioa jeisteko arrazoi batzuk emango dizkizuegu:


1- Euskal Herrian egin den historiako lehen 2D programa izan da: aukezleek paraleloki aurkeztearen ondorioak.
* Peggy Wang-ek (The Pains of Being Pure at Heart) eskaini dizkigun hitz politen ondorengo yeah yeah yeah!


2- Irratsaioaren historiako 100.garren abestia! jongalvanfuck taldearena.

3- Trick berriak eszenatokira atera ditugu: supercombo alternatiboa erabiliz aurkeztu degu Asteko Temazoa

4- Bigarren ahotsak ere ipini ditugu abestiren batean, gure produktuek balio gehigarria dute beti.

5- Ordu bateko programaren prezio berean ORDU ETA HAMAR MINUTUKO PROGRAMA! ea!


6- Piboidun ahotsa duen neska (ueeeee)



6.3)The Office-eko Bernard-i gertatzen zaion moduan, abesti batek aste osoan zehar zure buruan bueltaka egoteko esperientzia dastatzeko aukera izango duzu.

http://www.youtube.com/watch?v=CEBAzJkNoVk&feature=related


7- Miguel Noguera aipatzen da.

8- Mediafiretik gauzak jeistea delizia hutsa da.


9- Odon alkatearen kameo erdiezkutua.


10- Destilatzen degun klasea.

+ ASTEKO TEMAZOA!

Museum of Bellas Artes - Who do you love


NO LA TENGO! #7 - SWEET SWEDEN



Sambassadeur - That town

Jens Lekman - The opposite of Hallelujah

Acid house kings - This heart is a stone

Air France - No excuses

Shout Out Louds - Impossible

The tough Alliance - 1981

The radio dept. - Strange things will happen

Jose Gonzalez - Crosses

The Sounds - Painted by Numbers


Klasikoa

The Cardigans - Lovefool



Deskargatu (doan, noski) hau dena:


Mendi-afaia