viernes, 30 de octubre de 2009

Jota Jota edo JJ?

Hau izan zen gure azkeneko programan pop balearikoa egiten duten talde suediarraren izena dela eta sortu zitzaigun galdera. Saioak hartu behar duen bidearen metafora ezkutua bihurtu da.

Entzuleentzat (plurala erabiltzea hiperbole bat da), gure hankasartzeak dira saioari saltsa gehien ematen diotenak. Hala ere, gure lehen helburua tarte didaktiko eta lasaia egitea zen.

Galdera honakoa da: musika estilo desberdinak zabaltzeko ekimenarekin jarraitu ala irratiko mandoak Aneren eskuetan utzi? (ejem...) eta Gabiren hitz egiteko (ejem...) denbora luzatu barre errazaren zain (JJ, JJ)?

miércoles, 28 de octubre de 2009

Hirugarren Nolatengokadaren zain

Gure hirugarren saiorako ordu pare bat falta direnean, eta gure bigarren irratsaioa errepasatzen ari naizen bitartean(logopedaren bat hortik?), jakizue gaurkoa lasai lasai entzutekoa izango dela, baina KLASEZ betea.

sábado, 24 de octubre de 2009

Lehenengo pausua: derbirgazioa

Urriaren 14a izan zen irratia lehenengo aldiz zapaldu genuen eguna. Egin genuen lehenengo irratsaioak denetik izan zuen: elektronika, folk, pop-rocka, jostailuzko teknoa, IDMa, experimetazioa, pop-a… (Etiketen istorio guzti hau oso dibertigarria dela uste dugu!)

Fuck Buttons talde ingeles experimentalarekin hasi genuen No la tengo!-ren lehenengo saioa, Flight of the featered serpen abestiarekin atmosfera paregabea sortu genuen irradian.

Jarraian, Jazzaldian egon ziren Animal Collective estatubatuarrak entzun genituen, eta Kursaal barruan dantzarazi gintuen abestia jarri genuen: Brothersport.

Warp zigiluaren 20 urteak ospatzeko asmoarekin Four Tet taldearen IDM-az (Intelligence Dance Music) gozatu genuen. Baita Ratatat eta Pichtfork-ek (gure jainkoak) hainbeste babestu duen Pictureplanetaz.

Hala ere, dena ez zen elektronika izan, Britainia Handitik etorri den hype handiena, The XX eta Zack Condom gazteak dituen bi proiektuak (Beirut eta Alaska in Winter) ere izan genituen entzungai.

Talde gehiagoren musika jarri genuen gure saioan, baina, onena irakurtzeari utzi eta play botoia sakatzea izango da. Gozatu (guk bezain beste) No la tengo!-n jarri genuen musikaz! Eta nahi izanez gero badakizue, asteazkenero gaueko 22.00tatik 23.00tara, Ttan-ttakun irratian (106.8 FM) entzun gaitzakezue!

Spotifyn zerrenda bat osatu dugu jarri genituen abestiekin. Hala ere, talde batzuk oso guay-ak dira eta oraindik ez diren bertan ageri, beraz, badakizue…

Egin klik hemen behean abestiak entzuteko

NO LA TENGO!


* Spotify erabiltzen ez baduzu, jai daukazu.

PRINTZIPIOAK

- Pitchforkeko zerrendak igandeetako mezak bezala dira guretzat. Megaupload, Rapidshare eta Mediafire, gure santuak. Edertasuna barnean dagoela deritzogu, .rar barruan.

- Vocoderra naturala da guretzat. Reverb-a ez badu, ez dugu ulertzen. Talde bateko abeslari bat beste batekin enrollatzen edo jotzen bada, arreta jarriko diogu; eta etiketa berri bat asmatzen baduzu, gure asteko hitza bihurtuko da bat-batean.

- Experimental bezela etiketatuta ez bazaude ez hurbildu guregana.

- Talde baten talentua eta Lastfm-ko scrobling zerrendetako entzunketa kopuruak alderantziz proportzionalak direla uste dugu. Irratiko musika saioekin berdina gertatzen da, noski. Musika talde baten gainbehera Spotify-n azaltzearekin batera dator. Uste dugu talde guztien hirugarren diskoak soberan daudela. Baita bigarrenak ere (hori bai, Coldplay-k 400kmko erradioan jotzen badute, hara joango gara).


- Ezin ditugu jasan mp3 baino kalitate handiagoko formatuak, MB gehiegi gure belarrientzako
- Donostiako guru musikalak zerbait gomendatzen badu bere blog-ean, hari jarraituko diogu.

- LO-FIak izan nahi dugu.

- 60, 70, 80 eta 90 hamarkadak JOANAK DIRA. AHAZTU!

- "No synth, no rythm".



(*) Etzazue aurrez esandako guztia sinistu, titularren bila gabiltza soilik.

Asteazkenero, gaueko 22.00tatik 23.00tara, Ttan-ttakun irratian (106.8 FM)

... zertarako dago bideoa? utzi grabatzen "Física o química"!!!




NO LA TENGO!